viernes, 11 de febrero de 2011

INGURUNEKO 7.gaia: ENERGIA

Inguruneko hurrengo gaia Energia da eta hau estuki erlazionatua dago aurreko ELEKTRIZITATEAren gaiarekin. Horretarako ELEKTRA igelak elektrizitatearen historia kontatuko digu.




Honetaz gain, web orri hauetan ere kontsultatu ditzazkezue. Jolas gisa energiaren gaia lantzeko eta ikasitako gauzak praktikatzeko aproposak dira. Tamalez gazteleraz dago, baina saiatu!!! Animo.


ZER DA ENERGIA? (gazteleraz)

Gainera energia motak lantzeko ariketa batzuk ere badituzue hemen. Egin aproba!

ENERGIA azalpena eta fitxak (gazteleraz)


ENERGIA bestelako azalpen eta ariketak (gazteleraz)

ENERGIA MOTAK ETA ERALDAKETA (gazteleraz)

Asko ikasi eta lan asko egin!

lunes, 7 de febrero de 2011

OSASUNTSU EGON NAHI DUT!

Kaixo denoi! Duela bi aste 6.mailako ikasle baten aita etorri zen eskolara hitzaldi bat ematera. Berau medikua izanik eta Ingurunearen Ezaguera arloan giza gorputzaren 5 gai eman ditugula aprobetxatuz osasuntsu egoteari buruz eta gaixotasun desberdinei buruz hitz egin zigun.
Oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen.
Adi adi entzuten egon ginen urtarrilaren 26ko arratsaldean eskolako liburutegian.
Gaixotasun asko nola prebenitu ditzazkegun ikasi genituen eta beraz, ea ohitura osasungarriak hartzen ditugun!
Halaber, entzun eta entzun kuriositatearen arra burutik zebilkigun eta galdera piloa egin genizkion. Luisek atsegin handiz erantzun zituen gure galderak.
Horregatik, ESKERRIK ASKO!  Benetan asko gustatu zitzaigun eta!

6.mailako ikasle eta tutoreak.