jueves, 22 de diciembre de 2011

Gabon zoriontsuak!

Ondo ondo pasa gabonak eta indarrak hartu urte berriarekin batera gogor lanean hasteko. Gabon zoriontsuak eta Urte Berri on.
Onintze eta Axun


ZORIONAK MAITANE

Dagoeneko besteak harrapatu dituzu , adinari dagokionez, noski!
Zure izenak dioen bezala, oso maitagarria zara. Segi horrela! Zorionak eta muxu handi-handi bat. Ea kanta gustokoa duzun.


domingo, 18 de diciembre de 2011

IZOTZ PISTA

Kaixo guztioi!

   Esan bezala,  eguraldi iragarpenak ikusi ondoren , erabaki dugu biharko irteera aurrera eramatea.
   Gogoratu arropa egokia eraman behar duzuela. Ez ahaztu txanoa, eskularruak, arropa aldagarria....

   Disfrutatu igandeaz eta bihar arte.


                               Onintze eta Axun

lunes, 21 de noviembre de 2011

Seguran izan ginen

Hona hemen gure Segurako egonaldia gogoratzeko hainbat momentu. Disfrutatu!

lunes, 14 de noviembre de 2011

Zorionak Endika!

Zorionak Ander!

Azkenean! Seguran...

Oso egun polita eduki dugu. Hona hemen irudi batzuk.
Hemos tenido un día muy bonito. He aqui unas fotos .

miércoles, 9 de noviembre de 2011

ortografía

Teoria menperatu ondoren, ea zer moduz ateratzen zaizkizun ariketa hauek. Animo!!!!!!!!!



http://www.aplicaciones.info/ortogra/opal09.htm

reglas de acentuación

sábado, 5 de noviembre de 2011

sábado, 22 de octubre de 2011

kaixo Ania!

Kaixo wapa!Agian inoiz ilargia oparituko dizute.Oraingoan bakarrik kanta. Disfrutatu! Muxu handi -handi bat.




zure

zirkulazio aparatua 2

zirkulazio aparatua

Arretaz ikusi eta entzun. Animo!

KAIXO WAPA!


 





Berandu, halere, urte on bat izatea opa dizut.

Muxu handi-handi bat.

lunes, 3 de octubre de 2011

ZORIONAK!!!!

Zorionak wapeton!!!! Osososososo ondo pasa zure egunean. Tori oparitxo bat Borja...

DIGESTIO-APARATUA

jueves, 22 de septiembre de 2011

Oparitxoa

Hau da andereño maiteak egin nahi dizun eta dizuen  OPARITXOA, ondo izan!!!!!

Zorionak Izaro!!!!!!!

Mila kilo zorion printzesa!!!! Ondo ondo pasa zure egun honetan!
Jarraitu blogeko sarrerak begiratzen eta sortresatxo bat izango duzu.

miércoles, 14 de septiembre de 2011

ZORIONAK ALVARO!!!!!!

Berandu bada ere, mila muxu ta mila zorion Alvaro!!!!!!

viernes, 3 de junio de 2011

HISTORIAURREA

Gaztelaniako ariketak soilik ez ditugu egingo ikasleak. Hemen daukazue inguruneko Historiaurreko orri interesgarri bat. Asko ikasi.


Historiaurrea eta Aintzinako Aroa Espainian

GAZTELANIA: el verbo!

Aditza euskaran eta  "el verbo" gaztelanian sarri entzun dugu gelan ikasturte honetan zehar. Poliki-poliki eta pausoz pauso gogoratzen joango gara jarraian dauden ariketen bidez.






Animo!

GAZTELANIA: numerales e indefinidos!

Zeintzuk dira "los numerales" eta "los indefinidos"? Entzun ditugu bada behin baino gehiagotan. Tori ariketa batzuk praktikatzeko.




Primeran!

GAZTELANIA: diptongo e hiato!

"Acentuación" barruan atal hau ere azaldu da eta hemen jartzen dizkizuegu zenbait ariketa praktikatzeko.




Zer, ondo ezta?


GAZTELANIA: los posesivos!

Hauek ere ikasi genituen ezta? Ea ba zer gogoratzen duzuen honetaz!


Animo!

GAZTELANIA: vamos a ser escritores!

Ariketa piloa egin dituzuela badakigu. Orain idazteko garaia iritsi da. Goazen praktikatzera!
Sartu zaitezte hemen eta idazten ondo pasatzeko orri bat ezagutuko duzue. Animo idazleak.



GAZTELANIA: ejercicios de acentuación!

Irakurri duzue aurreko teoria?
Adi irakurri baduzue hurrengo ariketak errazak irudituko zaizkizue. Beraz, lanera!



Aupa ikasleak!





jueves, 2 de junio de 2011

GAZTELANIA: acentuación!

Teoria pixkat errepasatu eta hurrengoan ariketak jarriko ditugu gelan edo etxean egiteko eta praktikatzeko.
Printzipioz hemen agertzen dena irakur ezazue hurrengo sarrerako ariketak burutzeko.

Animo!

GAZTELANIA: los demostrativos!

Hemen "Los Demostrativos" lantzeko beste zenbait ariketa.



Aizue, zein langile ari zareten! Jarraitu horrela!

GAZTELANIA: ejercicios prefijos y sufijos!

Ortografia lantzeko orri hauek oso ondo daude! Praktika ezazue!




Aupa!

GAZTELANIA: ariketak!

Ikasturtean zehar gaztelaniako klaseetan gramatika eta ortografiari buruzko zenbait kontzeptu eta arau ikasi ditugu. Fitxa piloa ere egin ditugu eta ziur gaude oraindik lanean jarraitzeko irrikitan zaudetela ezta?
Blogean sarrera piloa ipiniko ditugu kontzeptu desberdinak lantzeko aukera izan dezazuen bai eskolan zein etxean.
Animo neska-mutilak! Azken txanpan gaude eta lortuko dugula!!!!!!!!!!
6.mailako tutoreak!

jueves, 19 de mayo de 2011

SUGEEKIN KOHETEA!

Aurreko egun batean, bueno, egia esan, aspaldiko egun batean, 6.mailako ikasleak goiko pasiloan sugeekin jolasten harrapatu genituen. Guiness errekorra lortu nahian zebiltzan eta hainbeste gustatzen zaizkien sugeekin kohete ikaragarri luzea egin zuten.
BEGIRA BEGIRA!
HAMARKADA HONETAKO ESKULTURGILEAK DIRA HAUEK!

HAU BAI DELA TALDE LANAREN EREDU ON BAT!

viernes, 18 de marzo de 2011

MAHAI JOLASAK!

Aurtengo ikasturtean iaz bezala patio garaian astean behin Mahai Jolasak antolatu ditugu irakasleok 3.ziklo osoak parte hartu dezan!



Guztiak nahasturik eta euskaraz hitz eginez primeran pasatu dute!.
Jolasak hauek izan dira:
  • KEL BAZAR.
  • JENGA.
  • PETROLIOAREN BILA.
  • LINZEA.
  • PARTXIS ETA ANTZARA.
  • ITSASONTZIAK ZEROAK.
Hemen argazki batzuk ikusteko zein ondo ibili garen guztiok elkarrekin.

martes, 1 de marzo de 2011

INGURUNEA 8.gaia: MAKINAK

Inguruneko gai berrian makinak ikasiko dituzue.
  • ZER DIREN MAKINAK ETA ZERTARAKO BALIO DUTEN.
  • ZER MOTATAKO MAKINAK DAUDEN.
  • ZER ZATI DITUZTEN MAKINEK.
  • ZER DIREN ERAGILE MEKANIKOAK ETA ZERTARAKO BALIO DUTEN.
  • ZER ERAGIN IZAN DUTEN AURERRAPEN TEKNIKOEK GIZARTEAN.
Gelan ikasten duguna osatzeko hemen dituzue hiperesteka batzuk eta bideo bat. Gazteleraz egon arren baliogarriak direlakoan gaude.



MAKINAK ZER DIREN ETA MOTAK

MAKINEN ERAGILEAK. ERAGILE MEKANIKOAK

Asko ikasi ikasleok!

viernes, 11 de febrero de 2011

INGURUNEKO 7.gaia: ENERGIA

Inguruneko hurrengo gaia Energia da eta hau estuki erlazionatua dago aurreko ELEKTRIZITATEAren gaiarekin. Horretarako ELEKTRA igelak elektrizitatearen historia kontatuko digu.




Honetaz gain, web orri hauetan ere kontsultatu ditzazkezue. Jolas gisa energiaren gaia lantzeko eta ikasitako gauzak praktikatzeko aproposak dira. Tamalez gazteleraz dago, baina saiatu!!! Animo.


ZER DA ENERGIA? (gazteleraz)

Gainera energia motak lantzeko ariketa batzuk ere badituzue hemen. Egin aproba!

ENERGIA azalpena eta fitxak (gazteleraz)


ENERGIA bestelako azalpen eta ariketak (gazteleraz)

ENERGIA MOTAK ETA ERALDAKETA (gazteleraz)

Asko ikasi eta lan asko egin!

lunes, 7 de febrero de 2011

OSASUNTSU EGON NAHI DUT!

Kaixo denoi! Duela bi aste 6.mailako ikasle baten aita etorri zen eskolara hitzaldi bat ematera. Berau medikua izanik eta Ingurunearen Ezaguera arloan giza gorputzaren 5 gai eman ditugula aprobetxatuz osasuntsu egoteari buruz eta gaixotasun desberdinei buruz hitz egin zigun.
Oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen.
Adi adi entzuten egon ginen urtarrilaren 26ko arratsaldean eskolako liburutegian.
Gaixotasun asko nola prebenitu ditzazkegun ikasi genituen eta beraz, ea ohitura osasungarriak hartzen ditugun!
Halaber, entzun eta entzun kuriositatearen arra burutik zebilkigun eta galdera piloa egin genizkion. Luisek atsegin handiz erantzun zituen gure galderak.
Horregatik, ESKERRIK ASKO!  Benetan asko gustatu zitzaigun eta!

6.mailako ikasle eta tutoreak.