lunes, 7 de febrero de 2011

OSASUNTSU EGON NAHI DUT!

Kaixo denoi! Duela bi aste 6.mailako ikasle baten aita etorri zen eskolara hitzaldi bat ematera. Berau medikua izanik eta Ingurunearen Ezaguera arloan giza gorputzaren 5 gai eman ditugula aprobetxatuz osasuntsu egoteari buruz eta gaixotasun desberdinei buruz hitz egin zigun.
Oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen.
Adi adi entzuten egon ginen urtarrilaren 26ko arratsaldean eskolako liburutegian.
Gaixotasun asko nola prebenitu ditzazkegun ikasi genituen eta beraz, ea ohitura osasungarriak hartzen ditugun!
Halaber, entzun eta entzun kuriositatearen arra burutik zebilkigun eta galdera piloa egin genizkion. Luisek atsegin handiz erantzun zituen gure galderak.
Horregatik, ESKERRIK ASKO!  Benetan asko gustatu zitzaigun eta!

6.mailako ikasle eta tutoreak.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

oso interesante izan zen. Asko gustatu zitzaidan. ESKERRIK ASKO LUÍS!!!!!
ION 6.b

Anónimo dijo...

Ania:
Oso ondo egon zen eta oso interesgarria izan zen.

Anónimo dijo...

uxue: LUÍS eskerrik askko etortzeagatik oso oso ondo izan zen

Anónimo dijo...

yasmina:oso ondo egin zuen eta gainera oso interesgarria izan zen eskerrik asko LUIS!!!!!!!!

Unknown dijo...

Amaia: Oso ondo pasa nuen, oso interesgarria izan zen! :) Espero dut berriz etortzea gehiago ikasteko. jaja! ESKERRIK ASKO LUÍS ;)